2010/04/22

DETEKTATZEKO ADIERAZLEAK: BIKTIMA

IHES EGITEKO ETA SAIHESTEKO JARRERA:
- Ikastetxera iritsi edo bertatik joateko inor ez egon arte itxaroten du. Azkena geratzen da.
- Ikastetxera joan eta etortzeko ibilbide ilogikoak.
- Eskola-absentismoa. Eskoletara justifikatutako arrazoirik gabe huts egiten du.
- Bistako gizarte bakartzea jolastokian, gelan eta kalean.
- Etxean espero dena baino denbora gehiago pasatzen du. Asteburuetan ez da ateratzen.
- Gelakideekin egon eta erlazionatzeko gogorik ez. Nahiago du bakarrik egon.


SEGURTASUN EZA ADIERAZTEN DUTEN PUBLIKOKO JARRERAK:
- Jolastokietan eta ikastetxeko leku komunetan helduak hurbil egotea bilatzen du.
- “Lagun” eta jolaskide gazteagoak bilatzen ditu.
- Gainerakoengandik urrun dagoen lekuetan kokatzen da gelan.
- Momenturen batean negar egiten du edo min fisiko edo psikikoren bat.


ANTSIETATEKO ETA EGOERA AFEKTIBO EMOZIONALEKO JARRERAK:
- Momenturen batean negar egiten du edo min fisiko edo psikikoren bat adierazten du.
- Tristura, umore ezegonkorra.
- Haserrekortasuna, justifikatu gabeko haserraldiak.
- Egoera eta inguru batzuk saihesteko gaitzen plantak egiten ditu.
- Somatizazio desberdinak: apetitoa galtzea, gorakoak, minak.
- Lo-arazoak.
- Urduritasuna.
- Erregresioak (esfinterren deskontrola, totelka hitz egitea, infantilizazioa, mendekotasuna…).


JARRERA PROBLEMATIKOAK ETA ESKOLA ERRENDIMENDUA:
- “Bufoi papera” hartzea: etengabeko pailazokeriak eta probokazioak egitea.
- Etxean dirua eta objektuak hartzea existitzen ez diren zorrak ordaintzeko.
- Eskolako lanetan arreta- eta kontzentrazio-zailtasunak erakusten ditu.
- Eskola-errendimenduak behera egitea.
- Telefono-dei batzuen jatorria ezkutatzen du eta urduritu egiten dute.


BESTE ADIERAZLE BATZUK
- Ogitartekorik gabe geratzen da, beste batzuen etxeko lanak egiten ditu …
- Eraso fisikoen seinaleak ditu (arropa puskatua, gorputzeko markak…)
- Gauzak falta zaizkio (boligrafo berriak, kalkulagailua, estutxea…).
- Bere materialak askotan lurrean, gordeta edo hondatuta aurkitzen dira.
- Kartelak eta pintadak irainekin.





Eskema honetan, azaltzen dira zeintzuk izan ahal diren bullingna jasaten ari diren umeen sintomak edo ezaugarriak, arazo larri hau ekiditzeko gurasoak baita irakasleak ardura handia dute. Zerbait arraro ikustekotan oso garrantsitzua da bien harteko harremana, irakaslea bere aldetik, behaketa egingo du, beti ere zentruaren orientatzailearen laguntzaz, eta gurasoak bere umea zer gertatzen zaion kontatzea saiatu behar dira, bere umeari konfidantza emanez.


Ezinezkoa da nola sentitzen diren pentsatzea, umeen autoestima lurrean geratzen da eta ezertarako balio ez direla pentsatzen dute, hau da, bere zoriontasuna bukatzen da.


Oso penagarria da benetan, umeak bere haurtzaroa eta nerabezaroa horrela izatea, arazo hauek bizitza osorako markatuta uzten zaituelako.

BEHAKETA ETA SEGIMENDUA

BEHAKETA

1. Aipaturiko adierazleak sistematikoki behatzea:
- Ikastetxeko toki komunetan eta funtsean helduak gutxien ibiltzen diren edo gutxien zaintzen dituztenetan: jolastokiak, aldagelak, komunak, pasilloetako izkinak,…
- Gelan, larderiazko jarreren kopururik handiena gertatzen den lekua delako.
- Jarduera osagarrietan (irteerak, kanpamenduak, tailerrak…).
- Autobusean eta eskolaz kanpoko aldietan (jangela, kirol-jarduerak, kulturakoak,…)

2. Iturri desberdinetatik informazioa biltzea:

Taldeko irakasleak (elkarrizketa, galdetegiak…).

- Familiak (elkarrizketak).
- Ikastetxeko irakasleak ez diren langileak (galdetegiak, elkarrizketak).
- Jangelako langileak (elkarrizketak).
- Ikasleak (elkarrizketa indibidualak, proba soziometrikoak, bozketen emaitzak, tutoretzako jarduerak…).

3. Salaketak eta erreklamazioak egiteko egiturak:

- Iradokizunen postontzia.
- Telefono-laguna.
- Gatazkak tratatzeko ekipoa, Elkarbizitzako Batzordea, bullyingaren aurkako Batzordea.

SEGIMENDUA:

- Biktimekin, erasotzaileekin eta ikusleekin bilera indibidualak.
- Eragindako familiekin bilerak.
- Informazioa biltzeko galdetegiak

Hartutako neurriak balioztatzea eta, hala badagokio, aldatzea.



Eskematxo honetan adierazten den bezala, eskola baten barruan irakasle batek zerbait arraroa ikusten badu, kasu honetan bullying kasuren baten susmoak baditu, irakasle honek lehenengo eta behin susmo hauek ziurtatzeko behaketa bat egin beharko du.


Horretarako irakaslearen presentzia ez dauden lekuak begiratu beharko ditu, zer nolako jarduerak, jarrerak gauzatzen diren, umeak nola erlazionatzen diren etab. Behaketa guzti hauek garrantzitsua izango da irakasleak idatzita ustea; bertan idatzitako noiz( egua, ordua) non ( patioan, aldageletan, pasiloetan, jantokian, autobusean..) , erregistratua geratzeko.


Behaketa honen susmoa , susmoan geratzen bada informazioa gordeta uztEA onuragarria izango da badaezpada. Baieztatu egiten bada, jarraian ume horren tutorea bezara orientatzailearekin elkartu. normalean behaketa hauek tutoreak egin beharko ditu.


orientatzailea behaketa test batzuk eman al ditu , beti baliogarria izango direnak guztiz konfirmatzeko.


Hori guztia egin ondoren,guztiz ziurtatua dagoela ikusten badute( tutorea eta orientatzailea) , zuzendariarekin hitz egin eta familiari abizatu, haiek hitz ehgiteko.


Ez da inoiz gurasoei telefonoz deituko eta jarraian bonba bota, galderak egin ebahrko litzateke, jakiteko umea arraro ikusten duten edo ez , pozik ikusten duten, etb.


Oso importantea da pausu guzti hauek orden honetan jarraitzea , ezin da etxe bat teilatutik asi inoiz ez.

BULYINGEKO EDO JAZARPENEKO JARRERA MOTAK

Bullyngeko edo jazarpeneko lau jarrera desberdin daude:

JAZARPEN FISIKOA:
-Jotzea, bultzatzea, pasatzen ez uztea, atxikitzea, material pertsonalak puskatzea, material pertsonalak lapurtzea,…

JAZARPEN PSIKOLOGIKOA:
-Irainak, zurrumurru faltsuak zabaltzea, xantaiak, barregarri uztea …

HITZEZKO JAZARPENA:
-Irainak, ezizen mingarriak, mehatxuak, keinu lizunak …

GIZARTE JAZARPENA:
-Etengabeko bazterkeria, alde batera uztea, bakartzea …

Bullynga jasaten eta eragiten duten pertsonek jarrera ezberdinak izaten dituzte. Jarrera ezberdinak hauek dira: jazarpen fisiko, jazarpen psikologikoa, hitzezko jazapena eta gizarte jazarpena. Jarrera guzti hauek eragin ezberdina izaten dute pertsonengan. Jarrera guzti hauek bai erasotzailearengan bai biktiman sortzen dira.

Detektatzeko adierazleak: ERASOTZAILEA

Bullyng-a detektatzerakoan, rol garrantzitsu bat erasotzailearena da.
Aztertzerakoan, hiru jasarpen desberdin aurki ditzakegu:

Jasarpen fisikoa:
- Ohiko eraso fisikoak eta/edo larriak (bultzadak, ostikoak, ukabilkadak, zangotrabatzeak,…).
- Jabetzak puskatu, desordenatu edo ezkutatzea (liburuak, motxilak, eskolako materiala, arropa…)
- Bere taldearekin instalatzen da modu erdi-iraunkorrean toki jakinetan (komuneko atean, zakarrontzian…) pasatzen ez uzteko edo inguratzeko helburuarekin.
- Zirikatzea eta beste batzuenganako jazarpena.

Jasarpen psikologikoa:
- Behin eta berriz kide baten akats fisikoak edo ekintzakoak azpimarratzen ditu
- Barreko edo bazterkeriako erreakzioak ikasle batzuen gelako parte-hartzeen aurrean
- Diruzko, materialeko eta laneko xantaiak
- Zurrumurru negatiboak zabaltzen ditu eta sinesgarritasuna ematen die (mugikorrak, pintadak, idatzizko mezuak erabiltzea…)
- Publikoki eta pribatuan hitzez mehatxatzen du.
- Dei oldarkorrak eta mehatxuzkoak egiten ditu telefonoz. Mugikorretik mehatxuzko mezuak bidaltzen ditu.

Hitzezko jazarpena:
- Isekak, irainak, beheramenduak eta barregarri uztea publikoan.
- Keinu lizunak egiten dizkie zenbait gelakideri. Gizarte-jazarpena.
- Berariaz eta sistematikoki baztertzen ditu gelakide batzuk taldeak egiteko edo taldeka lan egiteko.
- Aktiboki eragozten du zenbait gelakide gizartean integratzea eta bertan parte hartzea.
- Baztertu eta alde batera uzten ditu pertsona jakin batzuk.
- Gelakideak eta ikastetxeko beste pertsona batzuk beste batzuen kontra jartzen ditu.


Ondorio bezala, erasotzailearen papera biktimarekin batera garrantzitsuena da.
Hainbat eratan antzematen da pertsona bakoitza nolakoa den, bai fisikoki egiten dituen gauzak antzemanez, bai psikologikoki berarengan eragiten duena, bai ahoz esaten duena kontuan hartuz.

2010/04/20

bullying la pelicula



Pasaden astean bulling pelikula ikusi neban , intrigan nengoe zelako egoerak isladatu egiten zutengatik.

Eta egia esanda ez nuen espero gogorregia iruditu zitzaidan mutikoa haienbat egoeretan haien klasekideengan tratu txarra sufritzen zituen, tratu txarrekin esaten dut: bere gainean ( txisa egiten zen) jotzen zuten, haien etxeko lanak egiten behartzen zuten.... etab.

Baina hori ez da txarrena neskatxo bat ezagutzen du eta berak ere haien klasekideengandik jasaten zituen , tratu txarra. hain ziren gogorrak zein neska koman utzi zuten.
Eta nik pentsatzen dut, horrelako gauzak nire ondoan egon badira eta ez naiz konturatu ze, nik ere erruduna naiz edo horrelaxe sentituko nintzateke horrelako gauza bat ikusiko banu eta permitituko banu. beraz pentzatzeko gauza da. ezin dugu horrelako gertaerak pasatzen utzi ,ezin dugu horri ikusi eta permititu horren kontra jo behar dugu , bai ikasle bezalaxe eta bai irakasle izaten. imaginatu zure anaia edo semea deni hori permitituko zenuketen nik behintzat ez.



ikasleen bizipenak lehen hezkuntzan

Herenegun, unibertzitateko hautazko batean gogora ekarri genuen lehen hezkuntzan geundenean zer nolako egoera txarrak edo tratu txarrak ikusi genituen.

Bertan haienbat pertsona haiek sufritakoa edo ikusitakoa azaldu zuten eta ni neuk baita.

Beraz blog honetan bi idei desberdin aurkeztuko dizuet ikusteko bullyng-ak irakasleen edo ikasleen partetik jasan dezakegula.

hona hemen bi historiotxoak:




1. "eskolan, urte bat gazteagoak zirenen gelan bazen neska bat. neska horrek oso txarto pasatu zuen eskolan, gelakoak berataz barre egiten zutelako. askotan, autobusera joateko orduan, ikasle batzuek kalean itxaroten zuten jotzeko. ostikadak,ileetatik tira... denetarik egiten zioten"




2. "6-8 urte genituela gogoratzen dut irakasle batek, kasu honetan,monja batek nire klasekide bati burua horman kontra kolpatzen zion. irakaslea haserre zegoen zeozer gaizki egin zuelako eta paretara, begira zigortu zuen. paretari begira begira zegoela gertatu zen hori. oihu egiten zion bitartean burua paretaren kontra kolpatzen zion".




Espero dut ikasle hauen esperientziak irakurtzerakoan ohartzea zer edo zer nolako gauzak ezin diren egin jendeari pertsonak garelako .

zuei gustatuko litzaizue horrelako egoera bat sufritzea? pentsatu horretaz.