2010/04/22

DETEKTATZEKO ADIERAZLEAK: BIKTIMA

IHES EGITEKO ETA SAIHESTEKO JARRERA:
- Ikastetxera iritsi edo bertatik joateko inor ez egon arte itxaroten du. Azkena geratzen da.
- Ikastetxera joan eta etortzeko ibilbide ilogikoak.
- Eskola-absentismoa. Eskoletara justifikatutako arrazoirik gabe huts egiten du.
- Bistako gizarte bakartzea jolastokian, gelan eta kalean.
- Etxean espero dena baino denbora gehiago pasatzen du. Asteburuetan ez da ateratzen.
- Gelakideekin egon eta erlazionatzeko gogorik ez. Nahiago du bakarrik egon.


SEGURTASUN EZA ADIERAZTEN DUTEN PUBLIKOKO JARRERAK:
- Jolastokietan eta ikastetxeko leku komunetan helduak hurbil egotea bilatzen du.
- “Lagun” eta jolaskide gazteagoak bilatzen ditu.
- Gainerakoengandik urrun dagoen lekuetan kokatzen da gelan.
- Momenturen batean negar egiten du edo min fisiko edo psikikoren bat.


ANTSIETATEKO ETA EGOERA AFEKTIBO EMOZIONALEKO JARRERAK:
- Momenturen batean negar egiten du edo min fisiko edo psikikoren bat adierazten du.
- Tristura, umore ezegonkorra.
- Haserrekortasuna, justifikatu gabeko haserraldiak.
- Egoera eta inguru batzuk saihesteko gaitzen plantak egiten ditu.
- Somatizazio desberdinak: apetitoa galtzea, gorakoak, minak.
- Lo-arazoak.
- Urduritasuna.
- Erregresioak (esfinterren deskontrola, totelka hitz egitea, infantilizazioa, mendekotasuna…).


JARRERA PROBLEMATIKOAK ETA ESKOLA ERRENDIMENDUA:
- “Bufoi papera” hartzea: etengabeko pailazokeriak eta probokazioak egitea.
- Etxean dirua eta objektuak hartzea existitzen ez diren zorrak ordaintzeko.
- Eskolako lanetan arreta- eta kontzentrazio-zailtasunak erakusten ditu.
- Eskola-errendimenduak behera egitea.
- Telefono-dei batzuen jatorria ezkutatzen du eta urduritu egiten dute.


BESTE ADIERAZLE BATZUK
- Ogitartekorik gabe geratzen da, beste batzuen etxeko lanak egiten ditu …
- Eraso fisikoen seinaleak ditu (arropa puskatua, gorputzeko markak…)
- Gauzak falta zaizkio (boligrafo berriak, kalkulagailua, estutxea…).
- Bere materialak askotan lurrean, gordeta edo hondatuta aurkitzen dira.
- Kartelak eta pintadak irainekin.





Eskema honetan, azaltzen dira zeintzuk izan ahal diren bullingna jasaten ari diren umeen sintomak edo ezaugarriak, arazo larri hau ekiditzeko gurasoak baita irakasleak ardura handia dute. Zerbait arraro ikustekotan oso garrantsitzua da bien harteko harremana, irakaslea bere aldetik, behaketa egingo du, beti ere zentruaren orientatzailearen laguntzaz, eta gurasoak bere umea zer gertatzen zaion kontatzea saiatu behar dira, bere umeari konfidantza emanez.


Ezinezkoa da nola sentitzen diren pentsatzea, umeen autoestima lurrean geratzen da eta ezertarako balio ez direla pentsatzen dute, hau da, bere zoriontasuna bukatzen da.


Oso penagarria da benetan, umeak bere haurtzaroa eta nerabezaroa horrela izatea, arazo hauek bizitza osorako markatuta uzten zaituelako.

No hay comentarios: