2010/04/22

Detektatzeko adierazleak: ERASOTZAILEA

Bullyng-a detektatzerakoan, rol garrantzitsu bat erasotzailearena da.
Aztertzerakoan, hiru jasarpen desberdin aurki ditzakegu:

Jasarpen fisikoa:
- Ohiko eraso fisikoak eta/edo larriak (bultzadak, ostikoak, ukabilkadak, zangotrabatzeak,…).
- Jabetzak puskatu, desordenatu edo ezkutatzea (liburuak, motxilak, eskolako materiala, arropa…)
- Bere taldearekin instalatzen da modu erdi-iraunkorrean toki jakinetan (komuneko atean, zakarrontzian…) pasatzen ez uzteko edo inguratzeko helburuarekin.
- Zirikatzea eta beste batzuenganako jazarpena.

Jasarpen psikologikoa:
- Behin eta berriz kide baten akats fisikoak edo ekintzakoak azpimarratzen ditu
- Barreko edo bazterkeriako erreakzioak ikasle batzuen gelako parte-hartzeen aurrean
- Diruzko, materialeko eta laneko xantaiak
- Zurrumurru negatiboak zabaltzen ditu eta sinesgarritasuna ematen die (mugikorrak, pintadak, idatzizko mezuak erabiltzea…)
- Publikoki eta pribatuan hitzez mehatxatzen du.
- Dei oldarkorrak eta mehatxuzkoak egiten ditu telefonoz. Mugikorretik mehatxuzko mezuak bidaltzen ditu.

Hitzezko jazarpena:
- Isekak, irainak, beheramenduak eta barregarri uztea publikoan.
- Keinu lizunak egiten dizkie zenbait gelakideri. Gizarte-jazarpena.
- Berariaz eta sistematikoki baztertzen ditu gelakide batzuk taldeak egiteko edo taldeka lan egiteko.
- Aktiboki eragozten du zenbait gelakide gizartean integratzea eta bertan parte hartzea.
- Baztertu eta alde batera uzten ditu pertsona jakin batzuk.
- Gelakideak eta ikastetxeko beste pertsona batzuk beste batzuen kontra jartzen ditu.


Ondorio bezala, erasotzailearen papera biktimarekin batera garrantzitsuena da.
Hainbat eratan antzematen da pertsona bakoitza nolakoa den, bai fisikoki egiten dituen gauzak antzemanez, bai psikologikoki berarengan eragiten duena, bai ahoz esaten duena kontuan hartuz.

No hay comentarios: