2010/05/12

Orain dela urte batzuk, gehienok dakigun bezala, zorigaiztoko gertaera jazo zen Hondarribian. Hamalau urteko ikasle batek bere buruaz beste egin zuen. Antza denez, Jokinek, zenbait ikaskideren eraso psikologikoak eta fisikoak jasan zituen, eta okerrena omen da gurasoek eta ikasleek ez zekitela zehazki gertatzen ari zitzaiona.

Zenbait komunikabidek, familiaren mina kontutan hartu gabe, beti bezala, oso trataera desegokia eman diote gertaerari.

Entzun eta irakurri dugunez, eraso psikologikoak eta fisikoak pentsatzen genuena baino ugariagoak izan dira gure eskoletako ikasleen artean!!

No hay comentarios: