DBHn geundenean, ikasle berri bat etorri zen eskolara, bere izena Cristina zen, baina ez ditut datu gehiago emango bere identitatea salbu egoteko. Dena hasi zen Heziketa Fisikoko klase batean. Marta izan zen arazoaren aitzindaria, Marta eta Cristina eztabaidatu zuten klase batean ikuspuntu ezberdina zituztelako jolas baten emaitzari buruz. Marta ospetsua zen eskolan eta "lagun" asko zituen, eztabaida ondoren aldageletan Cristinaren aurrean Marta eta bestelako ikasle batzuk Cristinari buruz txarto hitz egiten hasi ziren eta beste mespretxuen artean deabruaren umea zela esan zuten, Cristina aldageletik joan zen ezer esan gabe. Hurrengo egunean klaseko kide asko amantaletan gurutze bat margoztuta zeramaten, antikristo moduan, plastikako klasean gurutze handi bat egin zuten eta atsedenaldi orduan, haren kontrako prozezio moduan egiten zituzten, horrela egun askotan, irakasleak ez zuten ezer egiten eta gurutzea nahiko handia zen, Cristina kasurik ez egiten saiatzen zuen, baina oso urduri zegoen. Azkenean ikasle batzuk elkartu ginen eta tutoreari esan genuen gertatzen ari zen guztia, tutorea klase batean galdetu zuen zer gertatzen zuen eta inork ez zuen ezer esaten, bazirudien inork ez zuela ezer egin, gurutzeak alde batera utzi zituzten baina giroa txarra zen oraindik, azkenean Cristina eskolatik joan zen eta eskola berri baten jarraitu zuen bere ikskuntzak.
Historio honekin azaldu nahi dizuet edonork izan dezakeela burla hauen biktima, ikusten duzuenez Critina ez zuen ezer arraro egin.
Zergatik jasaten dute bullingna ikasle hauek? Erantzuna ez dakit, baina egia dena ezin dugula irakasle moduan egoera hauek zilegitu, ikasle hauen zoriontasuna eta autoestima galtzen delako eta oso zaila da aurrera egitea.
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario